StuTS

Zer da StuTS-a?

Übersetzung: Ander Egurtzegi

StuTS-a modu independentean antolatutako konferentzia aleman (eta, partzialki, ingeles) bat da, hizkuntzalaritzaren alor anitz batzen dituena. Lauhilabete bakoitzean behin antolatzen da. Alemanian eta Alemania inguruan kokaturiko unibertsitateek txandaka beregain hartzen dute.

StuTS-aren helburua hizkuntzalaritzaren alor guztietako ikasleei elkar ezagutzeko eta iritziak elkar trukatzeko aukera eskaintzea da.

Zelan antolatzen da StuTS-a

Nahiz eta parte hartzaileek haien bidaiak ordaindu behar izaten dituzten, orokorrean ostatu ematen zaie — ostatu, kirol-leku edo ikasle lokalen etxeetan. Gosaria eta bazkaria ordainketan sartuak egon ohi dira.

StuTS-a ikerketa zientifikoan eta ikasleen arteko ekintza sozialetan oinarritzen da. Ikasleek haien ikerketari dagokion gai jakin bati buruz, haien tesiari buruz, haien alor orokorrari buruz, edota hizkuntza tutorial bat aurkeztu dezakete. StuTS-ak ideiak aurkezteko eta praktikatzeko aukera paregabea eskaintzen du, ikasgai baten edo adituen presentziak eragiten duen presioa alde batera utzita.

Konferentziaren momentu nabarmen modura, batzorde antolatzaileak hizlari gonbidatuak hautatuko ditu, orokorrean unibertsitate lokaleko irakaslerik onenak. Hauek unibertsitatearen ikerketa profilaren ordezkari izango dira eta haien ikerketa beste unibertsitateetako ikasleei aurkeztuko diete.

Azkenik, kanpoko ikasleek eremua eta unibertsitate lokaleko jendea ezagutzeko aukera izango dute unibertsitate eta hiri bisiten bidez eta amaieran prestatzen den jai eta hamaiketakoari esker.